domingo, 4 de octubre de 2015

Musikoterapia aktiboa


                                                                                Entzumena (Lola Kabuki)
Musikoterapia interbentzio terapeutiko mota bat da, musikaren bidez egindakoa. Osasun mailak hobetzeko helburuarekin, eragin nahi du esparru orokor guztietan: fisikoa, emozionala, mentala, soziala, estetikoa eta espirituala. Zehazki, bilatzen diren hobekuntzak arlo hauetan: funtzio kognitiboa, gaitasun motorrak eta sozialak, emozioen garapena eta oro har bizitza kalitatea. Oinarri zabala dauka literatura zientifikoan, hala nola psikoterapian, biomusikologian, musika teorietan, psikoakustikan, integrazio sentsorialean eta musikologia konparatiboan, besteak beste.
Indikazioak hainbat osasungilek egin ditzakete: medikuek, psikologoek, terapeuta okupazionalek edo fisikoek. Teknikak, azkenik, askotarikoak dira ere bai: garapen-lanak behar bereziak dituzten pertsonekin, abestiak idatzi eta entzun oroimena eta orientazioa lantzeko adinekoekin, erlaxazio-lanak eta erritmo-entrenamendua errehabilitazio fisikorako iskemia zerebrala duten gaixoekin.
Antzinako Grezian ,Platonek, Aristotelesek eta Hipokratesek bazekiten musika arima sendatzeko bide bat  zela.
Horretarako erabili zituzten Greziako moduak.
Islamiar Urrezko Aroan, bestela, Al Farabik musikari buruzko liburu ezaguna idatzi zuen, "Kitab al-Musiqa" ("Musikaren liburua"). Arte mota honen eragin terapeutikoak izpirituan aurkezten zituen, besteak beste.
Gaur egun badakigu zehatzago zeintzuk diren eragin positibo horiek Alzheimer eta Parkinsonen gaixotasunetan, depresioan eta fase aurreratuan dauden asaldura neurologikoetan.
Umeengan, teoria batzuen arabera musikak eragin positiboak ditu haurdunalditik bertatik. Haurraren garapenean, lagunduko die frustrazioa pairatzen ikasteko, emozioak identifikatzeko eta adierazteko gaitasunak hobetzeko. Autismo kasuetarako ere erabligarria izan daiteke. Eta nerabeengan aldarte asaldurak daudenean, depresioa eta desoreka bipolarra batik bat.
Helduengan bestela kardiopatia iskemikoan onuragarria izan daiteke gaixotsaun koronarioan, baina bereziki erabilgarria baldin bada arlo batean hori Neurologiarena da: Istripu zerebrobaskularrak (IZB), Alzheimer eta dementzia beste mota batzuk, amnesia eta afasia sintomak daudenean. Psikiatrian, eskizofrenia eta depresioa dira indikazio nagusiak.

                                          TDA eta TDH sendatzeko musikoterapia

                                          Garun-paralisian
                                          Musika eta koloreak: konzentrazioa

No hay comentarios:

Publicar un comentario